jueves, 13 de septiembre de 2018

AURKEZPENA / PRESENTACIÓN 2018.09.13



EGON DIRA / HAN ASISTIDO
Miriam Cepeda, organista
Pedro Gandia, Orquesta Barroca Propitia Sydera
Gorka Martinez, BBK
Amaia Garcia, escultora y autora del cartel de este año
Ana de Castro, Bizkaiko Foru Aldundia
Guillermo Barandiaran, Fundación Gondra Barandiaran
Koldo Narbaiza, director programación





lunes, 10 de septiembre de 2018

AUTOBUS ZERBITZUA / SERVICIO DE AUTOBÚS



ORDUTEGIA / HORARIO DE SALIDA

16:00h

Elkano kaletik, autobuseko geltokian, Txabarri Jauregiaren aurrean

De la calle Elcano, parada de autobús, frente al Palacio Chabarri



PREZIOAK / PRECIOS 

Joan – etrorriko txartelaren prezioa / Precio de billete ida y vuelta 10€

Lau egunetarako bonoaren prezioa / Precio bono de los cuatro días 35€


* Txarteleen banaketa ondo egiteko, diru justua ekartzea eskertzen da / Para agilizar la entrega de los billetes, se agradece llevar el dinero justo. 



ERRESERBAK / RESERVAS


Erreserbak autobusaren irteeraren 15 minutu baino aurretik jaso behar dira

Las reservas se recogerán 15 minutos antes de la salida del autobús



Kontaktua / Contacto: Jaione Narbaiza 656 780 872
Erreserbak emailez / Reserva de plazas por mail: ziortzakokontzertuak@gmail.com


* Erreserbak egiteko: izen eta abizena, NAN zenbakia, kopurua eta egunak bidali / Para hacer las reservas: Nombre y apellido, número DNI y especificar para que días y número de plazas para reservar



Ikuskizunak 18:00etan hasten dira / Los conciertos empiezan a las 18h.

Ziortzako Kontzertuak 2018 - Programa

Irailaren 15ean

Asier Polo  (Biolontxelo - Violonchelo)
Txambela Otxotea
  Josean Vega (Zuzendaria - Director)

Irailaren 16an
Forma Antiqva
  Eugenia Boix (Sopranoa - Soprano)
  Aaron Zapico (Zuzendaria - Director)

Irailaren 22an
Lionel Rogg (Organista)

Irailaren 23an
Orquesta Barroca Propitia Sydera-Bilbao 
  Wilbert Hazelzet (Zeharkako Flauta. - Flauta Travesera)
  Pedro Gandía Martín (Kontzertino - Concertino)


Z i o r t z a k o    K o l e g i a t a n  -  18:00etan

lunes, 29 de mayo de 2017

2017.06.03 EUSKAL BARROKENSAMBLE


Euskal Barrokensemble Enrike Solinísek 2006an sortu zuen antzinako musika taldea da, han eta hemengo musikari bikain eta bereziek osatzen dutena. Bere ibilbidean hiru diska argitaratu dituelarik (Colores del Sur -Glossa 2013-, eta Euskel Antiqva -Alia Vox 2015- eta El Amor Brujo- Alia Vox 2017)), nazioarte-mailan lekua egitea lortu du azken urte hauetan, gero eta kontzertu gehiago eskeiniz jaialdi eta areto garrantzitsuenetan: Bilboko Musika-Música, Donostiako Musika Hamabostaldia, Madrilgo Auditorio Nacional, Bruggeko Konzertgebouw, Vienako Konzerthaus, Ludwigsburg-eko Jaialdia, Regensburgeko Jaialdia, Montreal Baroque, Festival de Música Antigua de Sevilla, Festival de Fontfroide, Stockholm Early Music Festival, Spring Festival Prague, Flamenco Bïennale Nederand, Amuz-Antwerpen, NDR das Alte Werk etab.

Bere ezaugarri nagusi bezala honakoak aipa genitzake: musika freskotasunez eta gertutasunez egitea, errepertorio anitza jorratzea (interpretazio historikoan oinarrituz betiere baina Errenazimendu, Barroko nahiz beranduagoko musika, baita musika herrikoia ere) aurreritziez gaindi, eta inprobisazio, berrekuratzen eta birsorkuntzari leku berezia egitea.  Horri esker nazioarteko kritikaren oniritzia eta nola ez, funtsezkoa den publikoaren harrera beroa jaso ditu.


Euskal Barrokensemble, grupo de música antigua creado por Enrike Solinís en Bilbao en el año 2006 ha logrado de manera personal hacerse un hueco en el panorama internacional de la música antigua.  Sus dos  primeros CDs, (“Colores del Sur, baroque dances for guitar” -Glossa 2013-, y “Euskel Antiqva, le legs musical du Pays Basque” -Alia Vox 2015-) le han servido como trampolín para actuar en los teatros y festivales más  importantes: Konzerthaus de Viena, Festival de Ludwigsburg, Festival de la Abadía de Fontfroide, Stockholm Early Music Festival, Spring Festival Prague, Musika-Música en Bilbao, Quincena Musical en San Sebastián, Auditorio Nacional de Madrid, Konzertgebouw de Brujas, Festival de Regensburg, Montreal Baroque, Festival de Música Antigua de Sevilla, Flamenco Bïennale Nederand, NDR das Alte Werk, etc. El grupo fue recientemente invitado a participar en la película Jota del legendario Carlos Saura.

Las características principales del grupo, aquellas que lo hacen reconocible, son su frescura y cercanía en la interpretación, que ofrecen un espacio importante a la improvisación y recreación de la música de muy diferentes épocas, desde un punto de vista claramente personal. Gracias a esto Euskal Barrokensemble se ha ganado a la crítica internacional, así como a un gran y heterodoxo público, que hace que su interpretación en directo tenga vida y sentido.


Enrike Solinís (zuzendaritza)

Letu Berasaluze (ahotsa)
Vicente Parrilla (flauta eztiak)
Miren Zeberio (biolin barrokoa)
Gabriel León (kontrabaxua)
Dani Garay (perkusioa)
Enrike Solinís (gitarra barrokoa, lautea)

DANTZAK

DANTZAK
Bralea - Pelegria Naiziela                                      Traditional Basque 
Urruska-Fandangoa                                               Traditional Basque 
Koumis-Ezpatadantza                                            Traditional Iranian- Basque
Sonata en Re                                                         Mateo Pérez Albéniz (1760-1831)

DANCES
Pavane, Gallarde & Branle de Champagne           C. Gervaise (1525-1583)  
Bourré & Rondeau pour Les Basques                   Jean B. Lully (1632-1687)
Le Basque                                                              Marin Marais (1656-1728)
La Bourré de Basque                                             N. Le Clerc (1655-742)
La Byscayene                                                         A. Campra (1660-1744)
  
DANZAS
Mariona/Chacona                                                  G. Sanz (1640-1710) Guerau (1649-1722) 
Zarabanda                                                             S. Murcia (1673-1739) 
Canarios                                                                G. Sanz (1640-1710)

DANCES
Marche pour la Cérémonie Turque                       Jean B. Lully (1632-1687)
Premiere Air & Second des Espagnols                Jean B. Lully (1632-1687)
Marche pour les Matelots                                     Marin Marais (1656-1728)
Canaries                                                               Jean B. Lully (1632-1687)
Chaconne                                                             Jean B. Lully (1632-1687)
                                                                                De Viseé (1650- 1725)

2017.06.04 CONDUCTUS ENSAMBLE


XVII. mendearen hasieratik, ingeles konpositore eta mezenas askok interes handia erakutsi zuten ingelesen gustuetara egokitzeko urte batzuk lehenago Italian sortu eta frantses kulturak guztiz bereganatuta zeukan generoa: opera. Opera nazional ingelesa sortzeko zantzu batzuk badaude: Nicholas Lanier-en Lovers Made Men (1617), John Blow-ren Venus & Adonis (1683) eta tarteko beste batzuk. Horiek erakusten duten bidea Henry Purcell-ek gauzatu zuen, Dido & Aeneas lanean: opera abestua oso-osorik, Ingalaterran idatzitako musikarekin, trama koherentea eta pertsonaia sendoak dituena.

Henry Purcell 1659ko irailaren 10ean St Ann’s Lane (Westminster-Londres) jaio eta musika-tradizio handiko familian hazi zen. Aita lehenengo eta osaba gero, zuzenean arduratu ziren Purcell gazteak heziketa ona hartu zezan. Irakasle izan zituen Henry Cooke (Errege Kaperako umeen koruaren zuzendaria), Matthew Locke (“Erregearen biolinak” orkestrako zuzendaria), John Blow (Westminster abadiako organo-jotzailea). Haiekin sakon ikusi zuen ingeles musikaren koru- eta instrumentu-tradizioa. Atzerrian ikasitako beste egile batzuek, Thomas Bettertonek adibidez, Italian eta Frantzian nagusi ziren joeren eta gustuen gaineko jakintza emango zioten.


Estreinaldia Chelseako Joseas Priest’sen –neskentzako internadua– egin zen 1689an. Egile batzuek uste dute lana berez Gillen III.aren eta Maria II.aren koroatzerako sortua izan zela. Hala ulertzeko bidea ematen du lanaren alegoria kutsuak, Eneas Jacobo II.a erregearekin identifikatzen baita. Jacobo, Gillen III.ak abdikatu ondorengo errege katolikoak, fede katolikoari uko ez egitearren, Ingalaterra utzi behar izan zuen eta Erromara joan, Eneas bezala, jainkoen gurariei uko ez egitearren Dido utzi eta Italiara jo behar izan baitzuen. Alegoria-zantzuak mitologia klasikoa du inspirazio-iturri, garaiko opera gehienetan bezala.
Libretoa Nahun Tatek idatzia da, Virgilioren Eneida lanean oinarrituta. Dido Kartagoko erreginaren eta Eneas Troiako printzearen arteko ezinezko maitasun-istorioa kontatzen du. Jainkoek Troia berria sortzeko agindu diete, Virgilio inperioko idazleak Erromarekin identifikatzen duena. Ez du ardurarik hiru mendeko tartea egoteak Troiako gerraren eta Didoren mitoaren artean. Erregimenarentzat garrantzitsuena da erakustea heroi batek inperioa sortu duela jainkoen aginduz. Baina, egia esan, Virgilio ez da aurreko gidoitik aldenduko den bakarra; Nahun Tatek ere ez du erreparorik Eneidako narrazioari ez lotzeko. Helburua da ikusleak entretenitzea eta, horretarako, onena da ekitaldi bat osorik betetzea sorgin eta aztiz, Purcellen garaian moda zen moduan, nahiz eta Virgilioren lanean inon ere agertu ez. Sorginek dramari freskotasuna eta komikotasun-puntua ematen diote.



Desde comienzos del siglo XVII, numerosos compositores y mecenas ingleses mostraron un especial interés en adaptar al gusto inglés un género que años atrás había nacido en Italia y que la cultura francesa ya había asimilado como propio: la ópera. Desde Lovers Made Men (1617) de Nicholas Lanier hasta Venus & Adonis (1683) de John Blow, una serie de diferentes títulos y autores, apuntan ya hacia lo que Henry Purcell logró con su Dido & Aeneas, hacia la creación de una verdadera ópera nacional inglesa: una ópera cantada de principio a fin, con música escrita en Inglaterra, y que presentara una trama coherente y unos personajes sólidos.

Nacido el 10 de setiembre de 1659 en St Ann's Lane (Westminster-Londres), Henry Purcell creció en el seno de una familia de tradición musical, en la que primero su padre y después su tío, se ocuparon directamente de que el joven Purcell recibiera una cuidada educación. Trabajando con maestros como Henry Cooke (director del coro de niños de la Capilla Real), Matthew Locke (director de la orquesta de los "Violines del Rey"), o el propio John Blow (organista de la Abadía de Westminster), pudo conocer en profundidad la tradición coral e instrumental de la música inglesa. Otros autores como Thomas Betterton, formados en el extranjero pudieron transmitirle sus conocimientos sobre las tendencias y gustos imperantes en países como Italia y Francia.

Estrenada en 1689 en el Josias Priest's de Chelsea —un internado para señoritas— algunos autores consideran que, en realidad, la obra fue compuesta para la coronación de Guillermo III y María II. Así, apuntan el carácter alegórico de la obra, identificando a Eneas con Jacobo II, rey católico que tras abdicar en Guillermo III, obligado por no renunciar a su fe católica, abandonó Inglaterra con destino a Roma, del mismo modo que Eneas, que por no renunciar al designio de lo dioses, acaba abandonando a Dido, con destino a tierras italianas. Connotaciones alegóricas para las que como en la mayoría de las óperas de aquel tiempo, la mitología clásica era la fuente de inspiración.

El libreto, escrito por Nahum Tate, está basado en la Eneida de Virgilio y narra la imposible historia de amor entre Dido, reina de Cartago, y Eneas, príncipe troyano, a quienes los dioses han encomendado la fundación de la nueva Troya que Virgilio, escritor del imperio, identifica con Roma. Poco importa que hubiera una diferencia de 3 siglos entre la guerra de Troya y el mito de Dido. Lo importante para el régimen es dar la imagen de que un héroe, por mandato divino, ha fundado el imperio. Pero, a decir verdad, Virgilio no es el único que se salta el guión previo; tampoco le importa a Nahum Tate no seguir al pie de la letra la narración de la Eneida. El objetivo es que el público se entretenga y para ello, nada mejor que incluir todo un acto con participación de brujas y hechiceros que tan de moda estaban en la época de Purcell pero, que no aparecen en ningún momento en la obra de Virgilio. La inclusión de las brujas aporta un toque de frescura y un punto de comicidad al drama.



Conductus Ensemble

2002an sortu zuen Andoni Sierrak Conductus Ensemble Musika Elkartea. Instrumentu eta koru elkartea da, musikari profesionalek eta zaleek osotua. Sortu zenetik hona 100 kontzertu baino gehiago eman ditu musika-ziklo eta jaialdietan; hala nola, Kursaal Fundazioan, Euskalduna Jauregian, Ciclo Complutensean (Madrileko Auditorio Nazionala), Donostiako Musika Hamabostaldian, Toulouse les Orguesen, Ziortzako Musika Zaharrean, etab. Beti aho batez babestu dute bai kritikak bai publikoak.

Garai guztietako koru-musika interpretatzen adituak dira. Kontzertuetan, besteak beste, honako lanak eskaini izan dituzte: “Ama Birjina dohatsuaren bezperak” C. Monteverdirena, “Pasioa San Joanen arabera”, “Meza si minorrean”, “Moteteen integrala”, “Pasioa San Mateoren arabera” J. S. Bachena, “Requiem” W. A. Mozartena, “Requiem Alemana” J. Brahmsena edo “Requiem” Duruflérena.

Hurrengo programen artean nabarmentzekoak dira J. Haydnen “Kreazioa” eta W. A. Mozarten “Meza do minorrean”.

Andoni Sierra, taldearen sortzaile eta zuzendaria, goi-tituluduna da pianoan, klabean, teoria musikalean eta orkestrazuzendaritzan, eta gainera lizentziaduna da Ekonomi eta Enpresa-Zientzietan Deustuko Unibertsitatean.



Fundada por Andoni Sierra en el año 2002, la Asociación Musical Conductus Ensemble es una agrupación instrumental y coral formada por músicos profesionales y aficionados. Desde su fundación han ofrecido más de 100 conciertos en ciclos y festivales como Fundación Kursaal, Palacio Euskalduna, Ciclo Complutense (Auditorio Nacional de Madrid), Quincena Musical Donostiarra,  Toulouse les Orgues, Música Antigua de Zenarruza etc obteniendo siempre el respaldo unánime de crítica y público.

Especializados en la interpretación de la música coral de todos los tiempos han ofrecido en concierto y entre otras, obras como las “Vísperas de la Beata Virgen” de C. Monteverdi, la “Pasión según San Juan”, la “Misa en si m” y la “Integral de motetes” o la “Pasión según San Mateo” de J. S. Bach, el “Réquiem” de W. A. Mozart, el “Réquiem Alemán” de J. Brahms o el “Réquiem de Duruflé”.

Entre los próximos programas destacan “La Creación” de J. Haydn o la “Misa en do menor” de W. A. Mozart.

Andoni Sierra, fundador y director de la agrupación es titulado superior en piano, clave, teoría musical y dirección de orquesta y es además Licenciado en CCEE y Empresariales por la Universidad de Deusto.


Henry Purcell “DIDO ETA ENEAS”

DIDO: Lucía Gómez Aizpurua, mezzosopranoa: Donostian jaioa, bibolin- eta kantu-ikasketak eginez hasi zuen musikako ibilbidea. 2014an kantuko goi-agiria atera zuen Musikenen, Maite Arruabarrena mezzosopranoaren ardurapean. 

BELINDA: Armelle Morvan, sopranoa: Nanteseko Kontserbatorioan harpako ikasketak eginez sartu zen musika munduan. Era berean Perverieko Koruan kantua ikasi zuen. Unibertsitateko ikasketak egin ondoren, 2103an Musikenen sartu zen Maite Arruabarrenarekin ikastera. 

ENEAS: Jesús García Aréjula, baritonoa: Donostiako Kontserbatorioan egin ditu musika-ikasketak, industria-ingeniaritzako ikasketak amaitu bitartean. 1979an Donostiako Orfeoian sartu zen. Abeslari bakarlari gisa, Errenazimentuko kantuetatik erromantizismo garairainokoak egin ditu, barroko alemanean indar gehiago egin arren.

SORGINA: Iñigo Casalí Sarasibar, tenorea: Iruñean jaioa. Moko-txirula eta musikologia karrera ikasi ditu eta jarduera profesionala hiru arlotan egiten du: moko-txirulako irakasle gisa , interprete gisa (flauta-jotzailea eta tenorra) eta konpositore gisa. 

Sorginak: M. Jesús Ugalde, Arantza Etxabe 
Espiritua: Miren Garikano 
Marinela: David de Oliveira



DIDO: Lucía Gómez Aizpurua, mezzosoprano: nacida en Donostia, comienza su formación musical compaginando estudios de violín y canto. En el año 2014 obtiene el título superior de canto en Musikene bajo la tutela de la mezzosoprano Maite Arruabarrena. 

BELINDA: Armelle Morvan, soprano: comienza sus estudios de música estudiando arpa en el Conservatorio de Nantes (Francia) y de canto en el Coro de la Perverie. Después de cursar sus estudios universitarios, ingresa en 2013 en Musikene para estudiar con Maite Arruabarrena. 

ENEAS: Jesús García Aréjula, barítono: cursa sus estudios musicales en el Conservatorio de San Sebastián al tiempo que termina sus estudios de ingeniería industrial en esa misma ciudad y en el año 1979 ingresa en el Orfeón Donostiarra. Su repertorio como cantante solista se extiende desde el Renacimiento hasta el período romántico con especial atención al barroco alemán. 

HECHICERA: Iñigo Casalí Sarasibar, tenor: nacido en Pamplona  estudió la carrera de flauta de pico y de musicología y desarrolla su actividad profesional en tres campos: como docente,  como interprete (flautista y tenor) y como compositor. 

Brujas: M. Jesús Ugalde, Arantza Etxabe 
Espíritu: Miren Garikano 
Marinero: David de Oliveira

jueves, 25 de mayo de 2017

2017.06.10 ARTEUS ORKESTRA




Azer Lyutfaliev biolin-jotzaileak 2003an sortua da. Arteus Orquestan bat egin dute Euskadiko Orkestretako musikarien gaztetasunak eta esperientziak. Errepertorio zabaleko taldea da, musika barrokotik hasi eta garaikidera artekoa.

Hainbat jaialditan parte hartu dute, kasurako Ziortzako Musika Barrokoko Musikaldian, Bakion, Lekeition eta beste batzuetan.

Arteus Orquestak Euskal Herriko zenbait abesbatzarekin batera jarduten du, Bilboko Korala eta Euskal Herriko Unibertsitatekoarekin besteak beste. Azken horrekin arrakasta handia lortu zuen Aldundiaren 6. Organo Zikloan, Euskalduna Jauregian, B. Brittenen “San Nikolas Cantata” interpretatzen.




Fundada y creada por el violinista Azer Lyutfaliev en el año 2003, en Arteus Orquesta se han unido la juventud y experiencia de los músicos de las Orquestas de Euskadi. Se trata de una agrupación con un gran repertorio, que abarca desde la música barroca hasta la música contemporánea.


Ha participado en varios festivales, como por ejemplo el Festival de Música Barroca de Zenarruza, en Bakio, Lekeitio, y otros.

Arteus Orquesta colabora con diversas corales del País Vasco, como la Coral de Bilbao y la Coral de la Universidad del País Vasco entre otras. Con esta última actuó con mucho éxito de público y crítica, en el 6º Ciclo de Órgano de la Diputación en el Palacio Euskalduna, interpretando la “Cantata San Nicolás” de B. Britten. 


Zuzendari artistikoa, Azer Lyutfaliev

Ekaterimburgoko Elkarte Filarmonikoko bakarlari-biolin jotzailea izan da, “Moskuko biolin-jotzaileen Ensemble”ko concertino, Ekaterimburgoko Mussorgsky Kontserbatorioko irakasle, 10 urtez biolin-jotzaile eta irakasle Miklail Pletnev eta Vladimir Spivakovek zuzendutako Errusiako Orkestra Nazionalean.

RNO Korda Laukotea sortu eta lehen biolina izan zen. Gaur egun Espainian bizi da eta lehen biolina da Azer Quartet Laukotean eta Zuzendari artistikoa Arteus Orquestan.


Ha sido solista-violinista de la Sociedad Filarmónica de Ekaterimburgo, concertino del Ensemble “Violinistas de Moscú” y de la Orquesta de Cámara “Cantilena de Moscú”. Ha sido a su vez profesor en el Conservatorio Mussorgsky de Ekaterimburgo. Durante 10 años ha sido violinista y profesor de la Orquesta Nacional de Rusia, dirigida por Mikhail Pletnev y Vladimir Spivakov. 

Fundó y fue primer violín del Cuarteto de Cuerda RNO. Actualmente reside en España y es primer violín del Cuarteto Azer Quartet y Director Artístico de la Arteus Orquesta.  




Programa del Concierto 10 de junio 2017

I
J.S.Bach    -  Concerto Brandenburgo n.3 en Sol mayor BWV.1048
    I Allegro moderato
    II Adagio
    III Allegro

J.S.Bach -     Concerto para dos violines y orquesta en re menor BWV.1043
solistas Azer Lyutfaliev y Emil Lyutfaliev
    I Allegro
    II.Andante
    III. Allegro

II
A.Vivaldi    -   Las Cuatro Estaciones  -  Cuatro concertos para violin y orquesta.
solista Azer Lyutfaliev
    I. Primavera   - Allegro
                             Largo
                             Allegro
    II. Verano       - Allegro non molto
                             Adagio
                             Presto
    III. Otoño       -  Allegro
                             Adagio
                             Allegro
    IV  Invierno    - Allegro non molto
                            Largo

                            Allegro